The Greatest American Hero
The Greatest American Hero | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Stephen J. Cannell |
Izenburua | The Greatest American Hero |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 45 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta zientzia-fikzioa |
Hizkuntza | ingelesa |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mike Post |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1981eko martxoaren 18a |
Amaiera-data | 1983ko otsailaren 3a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles eta Kalifornia |
The Greatest American Hero (euskaraz: «Amerikar Heroi Handiena») 1980ko hamarkadako EEBBko telesaila bat izan zen. Telesaila Superman superheroiaren nolabaiteko ikuspegi ironiko eta umorezkoa da.
Lehenbizikoz ABC katean 1981eko martxoaren 18a eta 1983ko otsailaren 3a bitartean aireratu zen.
Hego Euskal Herrian TVE1 katean egunero 15:30etan El gran héroe americano izenburupean aireratu zen. Ipar Euskal Herrian aldiz, Ralph Super-héros La Cinq katean izenburupean aireratu zen, gerora TF1 eta Ciné FX kateetan beste bitan ere berraireratu zelarik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ralph Hinkley (William Katt) "gazte liskarzaleak" hezitzen dituen maisu bat da. Egun batez, basamortuan barrena Estralurtarrekin topo egin eta hauek ahalmen bereziak dituen janzki bat emango diote. Ralphek janzkia poliziari ematea pentsatzen du, baina FBIko agente beterano batek (Robert Culp) janzkia krimenaren aurka borrokatzeko erabil dezan gordetzeko konbentzituko du. Betebehar horretan Ralphek bere neska-lagunaren laguntza ere izango du (Connie Sellecca).
Ralphek janzkia eta ahalmenak nola erabiltzen diren erakusten duen liburuxka basamortuan galtzen duenean istorio guztia korapilatuko da. Hortaz, janzkia jantzi eta eskarmentuaren bidez nola erabiltzen den ikasiko du, ondorioz maiz katramila ugaritan sartu eta hegaldi erorketa barregarriak izan ohi ditu.
Janzkiak Ralphi janzkiak ematen dizkion ahalmenak eta telesaila aurrera doan heinean ikasiko dituenak hauek dira: hegan egin, tiro eta kolpeekiko erresistentzia, ikusezina bilakatzea, gauzak gertatu baino lehen aurreikustea edo iragartzea, telekinesia, urruti gertatzen ari diren gauzen ikuskapena, superabiadura eta pertsonen izaeraren iragartzea.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William Katt, Ralph Hinkley/Hanley
- Robert Culp, Bill Maxwell
- Connie Sellecca, Pam Davidson
- Don Cervantes, Paco Rodriguez
- Faye Grant, Rhonda Blake
- Michael Paré, Tony Villicana
- Jesse D. Goins, Cyler Johnson
- William Bogert, Les Carlisle